2015/03/20

Eta zein da izena?

TDAHaren gaineko prestakuntza saioak gaztelaniaz izango dira baina neure burua derrigortu nahi nuke gai honen gaineko informazioak eta ekarpenak euskaraz ere egiteko.
Lehenengo-lehenengo agertu zaida arazoa hauxe: Zein da gaztelaniako TDAHk daukan euskal izena?
Hau tragedia. Beti gauzei izenetik heldu ezinik euskaldunok. Gogoratu izena izana dela neurri handi batean.
Han-hemenka nabilela aurkitu dut erantzuan: AGHA. Ez da haga. Ez da EGA. Ez da EGHAM.
Estetikoki ez deritzat polita. Kontsonante horien konbinazioa oso gogorra egiten zait nire euskalkian eta idatzizko tradizioan (nahiz eta lapurteraz edo zuberotarrez oso ohikoak izan, badakit). Baina konformatu egin beharko dugu daukagunarekin: Arreta Galeragatiko eta Hiperaktibitateagatiko Asaldura.
Ondo dago.
Eta hasteko, nondik hasi? Hemen artikulutxo bat: Zientzia.eus
On dagizuela!


No comments:

Post a Comment